ABURUZA Euskal Sagardoa PREMIUM

ABURUZA Euskal Sagardoa PREMIUM

Aburuza Euskal Sagardoa Premium motari buruz hitz egitea kalitate gorenari buruz hitz egitea da, % 100ean gure lurreko sagarrez egindako sagardo naturalari dagokionean. Euskal Sagardoa jatorri-deituraz gain, urrezko bereizgarria daraman gure sagardoak 75 puntu baino gehiagoko balorazioa lortu du Fraisoroko dastatze-panelean.

Horrek esan nahi du bere indarragatik, koloreagatik, benekotasunagatik, harmoniagatik eta zaporearen iraunkortasunagatik nabarmentzen den sagardo baten aurrean gaudela. Hori guztia, dastatzaile adituek eta erakunde ofizialek ziurtatuta.

 

 

Euskal Sagardoa - Sidra del País VascoEuskal Sagardoa - Sidra del País Vasco