Aburuza Sagardoa

 

Aburuza Sagardo Naturala

Kalitate handiko sagardo naturala. Urte luzetako esperientziari esker, sagar barietate garratz, gozo eta mikatzen arteko nahasketa ezin hobearekin lortutakoa. Azukre erantsirik gabe. Sagardo honen gas karbonikoak jatorri endogenoa besterik ez du; alkohol-maila, berriz, 4,5 gradutik gorakoa da.

Aburuza sagardo naturalaren kalitatea azken unera arte bermatuta dago, alde batetik, sagardotegiak sagardoa lantzeko darabilen trazabilitateari esker, eta bestetik, Fraisoro laborategiak (ENACek egiaztatua) egindako analitika emaitzei esker.

 

 

Aburuza Sagardotegia