Sagardo naturala: Sagardoaren historia

Sagardoaz hitz egitea Euskal Herriaz hitz egitea da.Zalantzarik gabe, sagardoaren historia gure lurrarekin oso lotua dago, zehazki eta neurri handi batean, Gipuzkoarekin. Sagardoaren ekoizpenari dagokionez, gorabehera handiko historia den arren, sagarrondoen laborantzaren tradizioa eta sagardo naturalaren ekoizpena, gaur egun errotuta eta gorantz doan tradizioa da.

Sagardoaren historia Gizpuzkoan

Gaur egun ezagutzen ditugunak bezalako sagardotegiak zabaldu baino lehen, sagardoa gure lurreko baserrietan egunero kontsumitutako edaria zen.Janaria laguntzeko zein familiarekin eta lagunekin ospakizun berezitan hartzeko edaria zen. Sagarrondoaren inguruan ezagutzen den lehen erreferentzia 1014. urtekoa da.

Gaur egun, sagardo-kontsumo handiena sagardotegietan ematen da.Azken urteetako uzta oparo eta kalitate handikoei esker, goi-mailako sagardo naturala egiteko aukera edukitzen ari gara. Hori gurea bezalako sagardotegi tradizional baterako funtsezkoa da.Sagardoa oso gustukoa dugu eta are gehiago gure Adunako sagardotegia jendez betetzea, txotxaren tradizioa ezagutu eta horrekin goza dezaten.