Irudiak ezin badituzu behar bezala ikusi, eguneratu zure nabigatzailea: Klikatu hemen.

  • Berrogeita hamarreko hamarkadan, Manuel Aburuza sagardo naturala egiten hasi zen baserrian, eta haren seme Juan Josek tradizioari jarraitu, eta egungo sagardotegia sortu zuen 1979an. Gaur egun, dagoeneko belaunaldi-erreleboa hartua daukate haren seme-alabek.
  • Adunan dago, Gipuzkoan, eta sagarrondo ugariz inguratuta dago; izan ere, Aburuzan bertako sagarrez egiten da sagardo gehiena. Urte osoan merkaturatzen dute botilan.
  • Sagardotegiak 300 lagunentzako jangela dauka, eta urte osoan irekita dago. Bertan, sagardotegiko ohizko menua dasta dezakegu, eta sagardoa txotxetik. Taberna-kafetegia ere badauka.
  • Urte osoan zabaltzen du astelehenetik larunbatera, afaritarako bakarrik. Talde handientzako ere bazkari-aukera dago (gutxienez 50 lagun).
  • Irekiera-ordua: 20:00.
  • Atseden eguna: Igandea.
  • Oporrak: Abenduaren 1etik urtarrilaren 15era, gutxi gorabehera.

Sidras Aburuza S.L.

Goiburu auzoa 20150 - ADUNA (Gipuzkoa)

Telf: 943 692 452

Fax: 943 692 153

www.sidrasaburuza.net

E-posta: aburuza@sidrasaburuza.net