SAGARDOAREN JATORRIA

Aburuza sagardotegiaren barnealdeaSagardoa sagarren zuku hartzituaz egiten den edaria da. XIX. mendean, gure baserrietan egunero edan ohi zen sagardoa. Sagardoarekin jaten zen eta lagunak eta senideak etortzen zirenean sagardoarekin ospatu ohi zen. Sagardoa Euskal Herri osoan ohikoa izan bazen ere, gau Gipuzkoan eta Bizkaian baino ez da egiten.

 

Egia esateko, sagardoa gure tradizioaren parte da aspalditik, baina zaila da harreman horren jatorria zein den jakitea. Inork ez daki sagardoa noiz agertu zen Euskal herrian, ezta sagarrondoak bertakoak diren ala ekarritakoak diren ere. Fruta-arbola horri buruz idatziz agertzen den lehenbiziko erreferentzia ezaguna 1014ko apirilekoa da. Baina, egia da, halaber, “sagar” hitza herrialdeko hainbat abizenetan eta toponimian ere agertzen dela.

Gipuzkoan sagar-arbolak landatzeko eta sagardoa egiteko tradizioa sendo mantentzen da, ibilbidea erraza izan ez bada ere. 1930etik Gerra Zibilera arte Aldundiak sustatu egin zuen eta laguntza eman zuen sagar-arbolak landatzeko eta zaintzeko, baina gerra-garaian atzerapena nabarmena izan zen: Hurrengo urteetan pinua garaile atera zen. Ondorioz, 1967, Gipuzkoan 1.250.000 litro sagardo ekoitzi ziren, historian izan den ekoizpenik txikiena.

Zorionez, azken hamarkadetan, joera hori aldatu egin da: 80ko hamarkadaz geroztik, sagardotegiak ospetsu bihurtu ziren berriz ere; hala ere, sagar-arbola gutxi landu zirenez, inportatu behar izan ziren Asturiasetik, Galiziatik eta Frantziatik. Poliki-poliki, hain gurea den edari horren ekoizpena leheneratzen ari da.