SAGARDOAREN ONURAK GURE OSASUNERAKO

Sagardoaren onurak gure osasunerakoSagardo onaz disfrutatzea munduko plazerik onena delakoan gaude. Sagardoarekin batera, ohiko menua, hau da, bakailao-tortilla, bakailaoa piper berdeekin eta txuleta errea, dastatuz gero, are hobeto. Baina, gainera, tentuz edanez gero, sagardoa onuragarria da gure osasunerako. Arrazoi gehiago behar al dituzu Aburuza sagardoa dastatzera etortzeko?

 

Oviedoko Unibertsitateak, Madrileko Monteprincipe Ospitale Unibertsitarioak eta Nekazaritzako Elikagaien Ikerketa eta Garapenerako Zerbitzu Erregionalak, SERIDA erakundeek oraintsu egindako ikerketa baten arabera, sagardoa ezin hobea da kolesterola eta glukosa mailak kontrolatzeko. Gainera, edaria eragingarria da oxidazioaren, inflamazioen eta minbiziaren aurka eta. aldi berean, lagungarria da gaixotasun kardiobaskularren aurka eta azido urikoa erregulatzeko

Eta hori guztia, zergatik? Ikerketaren arabera, edari horren ezaugarri osasungarriak sagarrek dauzkaten polifenoletan dautza. Energiarik ekartzen ez duten substantzia horiek beste elikagai batzuek ere badauzkate; esaterako, ahabiek, marrubiek, errefauek edota erremolatxek.

Baina gehiago dago: Sagardoak dauzkan entzima digestiboek eragin onak dituzte, besteak beste, hesteen erregulazioan, ura xurgatzean eta floraren orekan.  Berriro dizuegu: arrazoi gehiago behar al dituzu? Zatoz gure sagardoaz disfrutatzera!