SAGARDOA ETA LEGEDIA

Sagardoa eta LegediaSagardoaren historia oso sendoa da gure herrian. Urteetan zehar agindu eta lege asko egin dira sagar-arbolari, haren frutari eta sagardoari buruz, eta legedia aberatsa da. Horrek argi uzten du produktu horrek zein garrantzi izan duen beti gure herrian.

 

Euskal foru-legeen bidez, sagastietara sartu eta triskantzak sorrarazten zituzten animalien aurka babestu eta sagarrak osten zituzten lapurrak zigortu nahi zen. Sagar-arbolak babesteari buruz idatzita dagoen lehenbiziko arauetako bat 1189koa da, Lapurdin argitaratutakoa, eta Rikardo Lehoi Bihotzak ezarri zuen. Baina zigorra adierazten duen idatzizko lehen legea Baionakoa da eta sagastietara sartzen ziren behi eta idien jabeei isuna jartzeko zen, animalia bakoitzeko 60ko isuna, hain zuzen. Bitxikeria gisa, isunaren ondorioz jasotzen den diru-kopurua salatariaren eta udalaren artean banatzen zen.

1457 urtean Gipuzkoako arautegietan heriotza-zigorra ezartzen zen, basatiak ez ziren eta frutak zeuzkaten 5 sagar-arbolatik gora mozten edo hondatzen zuenarentzat. Bizkaian zigor bera ezartzen zitzaion arbola berak mozten zuenari. Mende bat geroago, Hernaniko araudia daukagu. Araudian, sagastietan egunez sartzen ziren ahuntzen jabeak jazartzen ziren eta isunak jartzen zitzaien; ahuntz bakoitzeko 24 marabedi eta ahunzkume bakoitzeko 12 marabedi.

Ahuntza gauez sartzen bazen, isunaren zenbatekoa bikoitza zen.  Baina, egia esan, araudian, sagastietan hondamenak eragiten zituztenei zigorrak ezartzeaz gain, ekoizpenerako betebeharrak ere agertzen dira: Gipuzkoako foruak agintzen duenez, sagastiak landatzeko arbola batetik bestera 5,8 m-ko tartea utzi behar da. Neurri horrek sagar-lurra du izena. 

Azken produktuarentzako, hau da, sagardoarentzako, ere baziren berariazko legeak: Euskal foruen arabera, debekatuta zegoen beste herri bateko sagardoa sartzea herrian, bertakoa agortu bitartean, baina beste herri batean sagarra edo sagardoa saltzea baimenduta zegoen

Cookie-en politika

Gure cookie-ak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-ohiturak aztertu eta, hala, gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago lor dezakezu esteka honetan sakatuta.

Onartu