Eskaera egin  

Gure sagardo naturala zuenean kupeletatik dastatu ahal izateaz gain, Aburuzan, edozein lekutan zaudela, sagardoa erosteko aukera izan dezazun nahi dugu gure on line dendaren bitartez. Ezagutu itzazu gure produktuak eta Euskal Sagardoa jatorri-deitura. Gure on line dendan hiru motatako sagardo botilaratua eros dezakezu, sagardo bakoitzaren kategoriaren arabera. Aukeratu gehien gustatzen zaizuna eta gu zuri etxera bidaltzeaz arduratuko gara.

Sagardoa 3 botilako kaxetan (oparietarako ezin hobea) eta 12 botilako kaxetan saltzen da.

Saltokietan ez ezik, sagardotegian bertan ere salgai dago.

Euskal Sagardoa Premium

ABURUZA

Euskal Sagardoa Premium

Beren indarragatik, koloreagatik, benekotasunagatik, zaporearen iraunkortasunagatik, harmoniagatik eta abar nabarmentzen diren sagardo hauek erakunde ofizialek katalogatu eta ziurtatu dituzte. Fraisoroko dastatze-panelean 75 puntu baino gehiago lortu dituzten sagardoak dira.

6 unitatezko kaxa

23,40

BEZa barne

Euskal Sagardoa

ABURUZA

Euskal Sagardoa

Sagardo naturala % 100ean bertako sagarrarekin egina. Dastatzaile prestatuek kalifikatutako eta erakunde ofizialek sagastitik botilaraino ziurtatutako sagardoak.

6 unitatezko kaxa

20,10

BEZa barne

Sagardo naturala

ABURUZA

Sagardo naturala

Trazabilitatea sagar onenak aukeratzen direnetik; Fraisoro laborategiak haien kalitatea ziurtatzen du emaitza analitikoen bitartez.

12 unitatezko kaxa

30,00

BEZa barne