Salmentari lotutako baldintza orokorrak esklusiboki aplikatzen zaizkie Sidras Aburuza-(r)en (B20714473 IFZ duena, eta Barrio Goiburu, 20150 Aduna (Gipuzkoa) helbide soziala duena) eta bezeroaren (pertsona fisikoa edo eskaera-orria sinatu duen pertsona juridikoaren ordezkariaren) arteko harreman komertzialei.

Sidras Aburuza-k salmentari lotutako baldintza orokorrak aldez aurretik jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea izango du. Auzitegi batek, edozein arrazoi argudiatuta, salmentari lotutako baldintzen klausuletakoren bat legearen kontrakoa, baliogabea edo gauzaezina dela adierazten badu, klausula hori gainerako klausuletatik bereiziko da eta ez du gainerako klausulen balioa aldatuko.

Baldintza hauek Sidras Aburuza-(r)en eta bezeroaren arteko salmenta modalitateak definitzen dituzte, eskaeratik hasi eta zerbitzuetaraino, bai eta ordainketa eta bidalketa ere.


1. Baldintzen onarpena

Salmentari lotutako baldintza hauen araberakoak dira Sidras Aburuza-(r)en eta bezeroaren arteko kontratu-harremanak; eskaera egiteko orduan, bezeroak baldintzen berri duela aitortzen du eta zintzoki onartzen dituela adierazten du.

Eskaera egiteko botoia sakatzearekin bat, zure eskaera balidatzen ari zara eta salmentari lotutako baldintzak bere osotasunean eta zintzoki onartzen ari zara. Zure eskaera ez da behin betiko onartutzat joko Sidras Aburuza-k eskaera baieztatzen duen e-maila bidali arte.


2. Artikuluak


2.1. Artikuluen aurkezpena

Salgai dauden produktuen oinarrizko ezaugarriak gure web orrian daude ikusgai, eta bertan, xehetasun handiz daude aurkeztuta eta deskribatuta.

Ezaugarriok adierazten arreta handia jarrita ere akatsen bat izanez gero, Sidras Aburuza-k ez du inolako kalte-ordainik ordainduko. Orriotan jasotzen den informazioak adierazgarri gisa baino ez du balio. Sidras Aburuza-k produktu horiek aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu ditzake.


2.2. Produktuen prezioa

Produktuen prezioak eurotan ageri dira, BEZ espainiarra barne dutela. Zerga hori gorantz zein beherantz aldatzen bada, aldaketa horrek produktuen prezioan eragina izango du.

Prezioak edozein unetan aldatu daitezke, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Ordainketa guztiak eurotan egingo dira.


3. Salmenta prezioen balio-epea

Artikuluak salgai egongo dira izakinak amaitu arte. Gure biltegietako stockean ez dauden artikuluen kasuan, prezioak mantendu egingo dira gure hornitzaileek eskuragarri izatearen erreserbapean. Bezeroak ahalik eta lasterren jasoko du informazioa e-mailez edo telefonoz. Eskaera ezeztatu edo aldatu dezakezu e-mail bidez aburuza@sidrasaburuza.net edo 943 692 452 telefono-zenbakira deituta. Produktua jada katalogoan ez badago, zure eskaria ezeztatu egingo da.


4. Eskaera-motak


4.1. On line eskaera

Erregistro automatikoko sistemak eskaera-mota eta eskaeraren edukia eta data balidatzen dituzten ziurtagiriak dira. Behin eskaera onartuta edo on line eskaera balidatuta, hautatutako ordainketa-sistemak aseguratuta, salmenta burutuko da. Sidras Aburuza-k bezeroaren edozein eskaera baliogabetzeko eskubidea izango du, baldin eta aurreko eskaera baten ordainketari lotutako auzirik badago. Eskaera egiteko orduan bezeroak hartzailearen helbideari buruzko informazio okerra ematen badu, saltzaileak ez du inolako erantzukizunik izango produktua entregatzea ezinezkoa gertatuz gero. Entregatzeko helbidea aldatu behar bada, garraio-kostuak bezeroak ordaindu beharko ditu.


4.2. Telefono bidezko eskaera

Nahi izanez gero, eskaera zuzenean telefonoz egin dezakezu 943 692 452 telefono-zenbakian.


5. Ordainketak/Fakturazioa


5.1. Ordainketa-motak

Erosketa egiterakoan eskuragarri dituzun ordainketa-moten arteko bat hautatu dezakezu. Honako hauek dira:

Edozein ordainketa-mota aukeratuta ere, erosketarekin batera faktura jasoko duzu. BEZaren kopurua adieraziko da fakturan, eta, hartara, elkarteek eta lanbide liberalek berreskuratzeko aukera izango dute.


5.2. Ordainketan berandutzea

Ordainketan berandutuz gero, Sidras Aburuza-k egindako eskaera guztiak bertan behera uzteko eskubidea izango du, bestelako ekintza-bideei ekitea baztertu gabe. Fakturak adierazitako epemugan ordaindu gabeko zenbatekoek penalizazioak jaso ahal izango dituzte; penalizazioak legezko interes-tasaren bikoitza izango dira, hileko kuotetan kalkulatuta. Penalizazio horiek eskatu ahal izango dira Sidras Aburuza-k eskatuz gero.

Fakturak adostutako epean ordaintzen ez badira eta erreklamazioaren jakinarazpenak 48 ordutan ondoriorik izan ez badu, Sidras Aburuza-k salmenta deuseztatzeko eskubidea izango du. Bezeroak zordundutako zenbatekoen auzi-erreklamazioak eragindako gastu guztiak ordaindu beharko ditu.


6. Jabetzaren erreserba eta erantzukizuna

Sidras Aburuza sozietatea da produktu guztien jabe, bezeroak ordainketa osoa egin arte. Produktuen jabetza bezeroari transmitituko zaio prezioaren kopuru osoa ordaintzen duen unean. Era berean, garraiatzeko orduan gerta litezkeen galerak, lapurretak edo apurketak ordaindu beharko ditu bezeroak.

Bezeroak, edozein arrazoi dela medio, ordainketa obligazioak betetzen ez baditu, Sidras Aburuza-k merkantziak berehala itzul dakizkion eskatzeko eskubidea izango du, eta bezeroak ordaindu beharko ditu bidalketa-gastu guztiak.


7. Bidalketa


7.1. Bidalketa-motak eta bidalketa-gastuak

Eskaera baieztatu ondoren, Sidras Aburuza-k erosleak egindako eskaera garraiolariari ahalik eta lasterren emango dio. Garraiolariak, Sidras Aburuza-rekin duen kontratuaren arabera, bezeroak adierazitako helbidean entregatuko du eskaera.

Espainiako penintsulatik eta Balear Uharteetatik kanpo egiten diren bidalketetan, bezeroak ordaindu beharko ditu dokumentuak, inportazioaren muga-zergak, aduana eskubideak, balio erantsiaren gaineko zerga eta eskaera jasotzen duen herrialdearen edo komunitatearen legeriak ezarritako zerga oro.

Bidalketa-gastuek aldaketak jasan ditzakete garraiolariaren tarifen arabera. Entregak ordu edo data zehatzetan egiteko aukerak bezeroak ordainduko ditu, betiere helmuga-eremuaren erreserbapean.


7.2. Entrega-baldintzak

Gure produktuen entrega-baldintzak Garraioaren Baldintza Orokorrek xedatutakoari jarraitzen diote eta erabilitako zerbitzu-motaren araberakoak dira; baldintza horiek garraiolariaren web orrian argitaratuta egon beharko dira.


7.3. Entregatzeko epea

Entregatzeko epea 1 eta 10 lanegun bitartekoa izan ohi da, bidalketaren helmugaren arabera. Epe hori laburtu edo luzatu daiteke, hautatutako entrega-baldintzen arabera. Bidalketaren inguruko xehetasunak adierazgarri gisa ematen dira eta guk ez dugu inolako erantzukizunik. Sidras Aburuza-k ez du inolako zehapenik ez eta kalte-ordainen eskaerarik onartuko.


7.4. Erreklamazioak

Kalteak direla-eta erreklamazioa jarri ahal izateko, bezeroak enbalatzearen egoera egiaztatu beharko du eta entregaren emate-agirian adierazi beharko du bere erreklamazioa, eskaera iristen zaion une berean, garraiolaria aurrean dela. Erreklamazioak Sidras Aburuza-ri igorri behar zaizkio posta elektronikoaren bidez aburuza@sidrasaburuza.net helbidera, eskaera jaso eta 24 orduko epean; hori egin ezean, erreklamazioa baliogabea izango da. Emate-agiria sinatuz gero, bezeroak bidalitako artikuluak iristen diren egoeran onartzen ditu, eta hortik aurrera, ez da garraioan zehar jasandako kalteen inguruko inolako erreklamaziorik onartuko.


8. Ezeztatzeko eta itzultzeko eskubidea

Sidras Aburuza-k bere bezeroei kalitate onena bidaltzeko saiakera egingo du.

Itzulketak honako helbide honetara bideratuko dira:

Sidras Aburuza
Barrio Goiburu
20150 Aduna (Gipuzkoa)
Tel. 943 692 452


9. Auziak

Kontratu hau Espainiako legeriaren menpe dago. Sidras Aburuza-k ez du bere gain hartzen merkaturatutako artikuluen funtzionamendu okerraren edo erabilera okerraren ondorioz sortutako edozein motako kalteen erantzukizunik, materiala zein ez-materiala edo fisikoa izan. Eskaera orotan Sidras Aburuza-(r)en erantzukizuna eskaeraren zenbatekoari mugatzen zaio eta ez zaio inolako erantzukizunik eskatuko produktuen aurkezpenean, arreta jarri arren, gerta daitezkeen hutsegite edo utzikeria hutsengatik.

Erreklamazioa jarri nahi izanez gero, hasiera batean, bezeroa Sidras Aburuza-ri zuzenduko zaio adiskidetasunezko akordio bat lortze aldera. Akordiorik lortu ezean, auzi horiek ebazteko Donostiako Epaitegi eta Auzitegietara joko da, beste edozein eskumen judizial baztertuta, entregatzeko lekua eta onetsitako ordainketa-mota edozein izanda ere.


10. Bermea eta saldu ondoko zerbitzua

Berme-epearen barruan, alda daitekeen edozein osagai bidaltzeko konpromisoa hartzen du Sidras Aburuza-k, akatsa duen artikulua edo artikuluaren argazki digitala 24/48 orduko epean jasoz gero; produktuaren izena, seriea eta deskribapena adierazi beharko dira.

Edonola ere, Sidras Aburuza-k ez du bere gain hartuko merkantziak jasoko dituen herrialdean indarrean diren arau eta lege xedapenak ez errespetatzearen ondoriozko inolako erantzukizunik. Sidras Aburuza-(r)en erantzukizuna erreklamatu daitekeen produktuaren balioari mugatzen zaio sistematikoki.

Saldu ondoko zerbitzuarekin harremanetan jartzeko: