Sagardotegia

Aburuza sagardotegia, sagardo onena Adunan

300 lagun baino gehiagorentzako edukierak, eta zurez eta harriz osatutako dekorazio zaindu batek Adunan kokatuta dagoen gure sagardotegiko jangela leku paregabe bihurtzen dute zure familiarekin eta lagunekin bazkariak edo afariak egiteko. Kontsulta ezazu gure menua eta bizi ezazu euskal gastronomiaren esperientzia paregabea.

Gure etxea irisgarria da. Donostiatik hurbil eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta dagoen sagardotegi bat bilatzen baduzu, gurea da zure aukera onenetako bat. Gure kafetegiko bi terrazen bistez gozatzera gonbidatzen zaitugu. Dastatu gure sagardotegi-menua erosotasun guztiak eskaintzen dituen ingurune natural batean: WIFI konexioa, berokuntza, aire girotua, ke-xurgagailuak,...

100 auto baino gehiagorentzako eta 4 autobusentzako aparkaleku propioa dugu. Xehetasun guztiak zaintzen ditugu gure sagardotegira egiten duzun bisitan ahalik eta erosoen senti zaitezen. Plan berezi baterako jatetxe bila bazabiltza, jar zaitez gurekin harremanetan.

Aburuzan gure sagardoaz goza dezazun nahi dugu. Horregatik, sagardotegi batean afaltzeaz gain, "Txotxa" merezi duen bezala bizi dezazun nahi dugu. Gure upategia hiru gunetan banatuta dago eta 300.000 litro sagardo gordetzeko edukiera dauka. Gaztaina-zurezko eta altzairu herdoilgaitzezko 29 kupelek sagardotegia gure sagardogile-ofizioa tenplu bihurtzen dute.

Gure erretegi-sagardotegiaren ia lau hamarkadako antzinatasuna erabakigarria da guretzako sagardo-tradizioak duen balioa ulertzeko. Benetako euskal sagardotegi bat gara, Gipuzkoako bihotzean kokatutako ingurune paregabe batekin. Sagarrondoz inguratua, gure sagardotegia Adunako mendiak begiztatzeko gune ezin hobean kokatua dago.

Jantokia

Kafetegia

Upeltegia

Kanpoaldea