SAGARDO AITORTUA

Sidra Aburuza Sagardo lehiaketaren irabazleaAburuzan sagardorik onena eskaini nahi dizuegu eta horretantxe jarduten dugu lanean urte osoan, produkturik onena lortzeko. Dakizuenez, sagardotegian bertan sagardoa egiteko fase guztiak egiten ditugu: sagarrak biltzen ditugunetik zuek, gurekin batera, gure jatetxean disfrutatzen duzunenera arte. Horretarako, gustura jasotzen dugu edozein onespen, zeren gure lan guztia nabarmentzen baitu.

Orain dela hilabete Andoaingo sagardoen txapelketa irabazi genuen eta, oso pozik gaude saria lortzeagatik. Hilabete honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Aburuza sagardoa hautatu du, beste 5ekin batera, 35en artetik, Gipuzkoako Foru Aldundia Saria deitzon XIV. Sagardo Lehiaketako.

 

 

Finala hilaren 6an izan zen, Donostian, Gastronomiazko Euskal Anaiartearen egoitzan eta, irabazi ez bagenuen ere, harro gaude finalean parte hartzeko hautatu gintuztelako. Zuek gogoan gauzkazuela lan egiten dugu eta horrelako aitormenek motibazioa ematen digute hobetzen eta hazten jarraitzeko.   Lerro hauek aprobetxatuz, zorionak eman nahi dizkiogu aurtengo lehiaketa irabazi zuen Astigarragako Gartziategi sagardotegiari.  Zorionak!

Cookie-en politika

Gure cookie-ak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-ohiturak aztertu eta, hala, gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago lor dezakezu esteka honetan sakatuta.

Onartu