TXOTX HASIERA ABURUZA SAGARDOTEGIAN

Aburuzak % 40 bertako sagarra eta % 60 Frantzia eta Galiziatik ekarritako sagarra erabili du sagardoa lantzeko. Iosuren arabera, aurtengo sagardoa «horia, lasto-kolorekoa» da eta «fruta-gustu handiagoa» du. «Sagardoaren hartzidura beste urtetan baino goiztiarragoa izan da eta hori albiste ona da, data honetan beste urte batzuetan baino onduagoa dagoela esan nahi du eta», azaldu du Iosuk. Asteartetik larunbatera, sagardotegiko ohiko menua eskaintzen dute 25 euro ingururen truke.

Abian da jada sagardotegi denboraldia eta sagardotegiez gozatzeko aukera bikaina eskaintzen digu Adunako Goiburu auzoko Aburuza sagardotegiak. Berrogeita hamarreko hamarkadaz geroztik tradizio handia duen sagardotegia da, Manuel Aburuza Olatza baserrian sagardo naturala lantzen hasi zenetik. Juan Jose semeak hartu zion lekukoa ondoren, eta, egun, Juan Joseren semeak arduratzen dira sagardotegiko lanez, tartean, Iosu bera.

 

Aburuzak sagardotegiko ohiko menua eskaintzen du

Sagardotegiak 300 lagunentzako jantokia du eta txotx egiteko 17 kupel. Sagardotegiko ohiko menua eskaintzen dute, jakina, hau da, bakailao tortilla, bakailaoa piper berdeekin eta txuleta parrilan. Postrerako, gazta, intxaurrak eta irasagarra eskaintzen dituzte, baina baita Tolosako teila eta zigarrotxoak ere.

Aburuza sagardotegia asteartetik ostiralera gauean irekita dago, eta larunbatetan, eguerdian eta gauean. Kafetegi handia ere badu, Ernio eta Txindokira begira dagoen terraza handiarekin. Egin txotx!

DIARIOVASCO.COM